Ikusteko, irudian edo hemen klikatu
2013/05/31
ROMANORUM VITA
Gaur goizean, ROMANORUM VITA izeneko erakusketan egon gara. Bertan Aintzinaroko Erromako bizitzaren berri izan dugu. Informazio gehiago izateko eta bertatik modu birtualean joateko, hemen sartuta, izango duzue aukera.
ZEIN DA LOGELARIK TXIKIENA? ETA HANDIENA?
Gaur arratsaldean problema bat erdizka gelditu zaigu. Ezetz asmatu zein den etxerik txikiena eta handiena? Gogoratu astelehenean papertxo batean ekarri behar duzula idatzita, zure izena beste aldean duelarik. Zorte on eta ekin lanari!
Sartzeko irudian edo hemen klikatu
2013/05/15
POLIGONOAK
Gaur matematiketako 12. gaia errepasatzen egon gara 5.A gelan eta horretarako ariketa interaktibo hauek egin ditugu. Ariketa pakete asko agertzen dira, baina bakarrik 1etik 4ra egin ditzazkezue. Ongi irakurri ariketa bakoitzean agertzen dena eta ondoren ekin lanari. Gogoratu ariketa guztiak ez dakizkigula egiten! Aurrera pasatzeko ezker aldean dauden geziei eman behar diozu. Ongi errepasatu!
SARTZEKO KLIKATU IRUDIAN EDO HEMEN
2013/05/09
GATIBU LOGIKA JOLASA
Buruari gehiago eragiteko hemen duzue beste jolas bat . Helburua fitxa morea gezia agertzen den lekutik ateratzea da. Baina KONTUZ! Fitxa bakoitza bere zentzuan bakarrik mugitu da, hau da horizontalean daudenak horizontalean eta bertikalean daudenak bertikalean.
SAKATU IRUDIAN EDO HEMEN
2013/05/07
Elkar lehiaketako Ipuinak
Patxi Gallegoren irudia eskutan hartuta, baita arkatza eta borragoma ere eta gure buruari eraginda, ipuin bilduma hau egin dugu. Espero dugu zuen gustokoak izatea eta haietaz gozatzea!
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)



