2013/03/18

GURE KORRIKAREN BERTSOA

Bertsolaritzako saioetan, korrikarekin erlazionatutako bertso hau egin dugu 5. mailako ikasleek.

(DOINUA: MARITXU NORA ZOAZ)

Korrikara bagoaz
ongi pasatzera
ta euskararen alde
korrika_egitera

Korrika da polita
euskararen alde
gora Euskal Herria
esan beldur gabe

Andoainen hasten da
Baionan bukatu
lekukoa lagunen 
artean pasatu

Kilometroarentzat
dirua ekarri 
eman diezaiogun
euskara elkarri