Jadanik kurtso bukaera iritsi zaigu. Aurten gauza asko egin ditugu ezta? Modu askotan lan egin dugu, baina lana egiteaz gain ere, ongi pasatu dugu. Orain uda datorkigu eta gozatzea tokatzen zaigu, ongi pasatzea.
Hala ere, hementxe dituzue web gune interesgarri batzuk, non jolasen bidez aurten landutako hainbat gauza errepasatu ditzakezuen. Matematika, euskara eta gaztelaniakoak daude berezizki.